XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BERIN LEIOAK / JAKINGARRIAGotiko erako etxagintza ondutzean, ormetan tarte eta leioskak atera aal izan ziran, margodun beirakin estalduz, ertilan ugari eginda.
Ortik asi zan leiargintza ertia.
Mosaikutzarako antzeko teknikaz, margodun beriñak ebaki, eta burdin-ari bitartez elkarri lotu eta orrela irudiak osotu edo ta beriñaren beltz itxuradun irudia atera.
Gaur, ontan, teknika berriak sartu dira.
Berin ordez zementu eta ondarrez egindako egituraz baliatzen da, eta burdin-ziriz eutsitako tartetan, margodun berin zatarrak bloketan sartzen dira.
Espaloizko eusgarri ori ere berin betegarritzat artzen da.
Leiarrezko blokeak ladrilluak aiñako aundi izan daitezke, orrela ate edo sarratugarritzat erabilli daitezkeala.
Batzutan leiarrak zartatu egiten dira trintxaz, argi-izpi ezberdin geiago lortu naiez,
Zabal uneak apaintzeko erabiltzen dan beste gaikia buztingintza (zeramika) da (D irudian).
Ikus, argibiderako, Gaudí etxagintzako
Jarleku ori mosaiku ezberdiñez eta buztiñezko apainduriz itxuratua da.
Eta erri giroa ta inguruak apaintzeko ustez egiña da.
EGINKIZUNAPaper lautu bat artu, konerretik tolestu, ortik datorren iru ertzekoa erditik tolestu, eta gero geratzen danarekin berdin egin, 4 irudiak agindu eran, au da, iru tolestura.
Bein ori egin ondoren, gorrian dagon marra okerretik ebaki eta 4 irudian igartzen diran ebakiak egin (5 irudian ikusgarria aundiagotuta agertzen da).
Toleskuntza desegitean eta zabaltzean, aurreko orrialdean ikusi dan argi basa lortzen da.
Margoetan agertzeko, kartoi mee beltz batean ateratako zuloetan arkatza erabilli eta ortik lortzen diran irudien gain, paper dizdiratsu edo margodunen zatiak erantsi.
Zati auek, argi baearen zuloak kalkoz ateratzean lortzen dira.